Etikasi giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bat da, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bideratua. Giza duintasunean oinarritua proiektu honen zutabe nagusia bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisoa da. Programa honen helburua etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da.
Aurtengo edizioan EAEko 39 ikastetxek hartu dute parte, eta gure Batxilergoko ikasleak bigarren postuan geratu dira. Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeak lortu du lehenengo postua eta hirugarrena, berriz, Durangoko Ibaizabal Ikastolak.
Lehenengo postua | Elkar Hezi (Oñati) | Puntuazioa: 8,1625 |
Bigarren postua | Zumaiena (Zumaia) | Puntuazioa: 8,025 |
Hirugarren postua | Ibaizabal ikastola (Durango) | Puntuazioa: 7,6875 |
Hausnarketa eta lanketa baten ondoren, bideo bat aurkeztu behar izaten da proiektu gisa. 2019. edizioan lehendabiziko postua lortu zuten gure ikasleek, eta orain ere gertu izan dira lehenengo postutik. Irabazleek Poloniara ( Auschwitzera) egingo dute bidaia.
Zoriondu egin nahi ditugu ikasleak egindako lan bikainagatik!
Sinopsia:
ON eta OFF. Zuria eta beltza. Errealitatearen bi alde kontrajarri. Urte askotan zehar pertsona anonimo askok lan gogor eta isila egin dute giza eskubideen urraketak saihesteko. Isilpeko lan hori aldarrikatzeko unea da: beltzetik zurira ekarri gaituzten pertsona horiek guztiek emandako itxaropena argitara ekartzeko momentua. Elkartasunetik eta miresmenetik sorturiko irudiak. ON.
Ikusgai duzue aurkeztutako bideoa: