Askotan, oso zaila egiten zaigu gure seme-alabei jostailu bat ez den material bat aurkeztea. Guraso garen aldetik, ez gara konturatzen jostailuaren helburu bakarra haurra entretenitzea dela, eta ez duela inolako garapenik sortzen haurraren hazkundean. Zumaienan egituratu gabeko materialen aldeko apustua egiten dugu, modu ordenatuan aurkeztuz. Material horien helburua inpaktua, motibazioa, plazera, ekimena, autonomia… sortzea da. Hau da, aukera mugagabeak eskaintzen dituzten materialak, haurraren potentziala aukera berriak sortzea baita.
Formazio honen helburua esperimentazioa familia-nukleora hurbiltzea da, gurasoei egituratu gabeko materiala erabiltzeko tresnak eskaintzea. Oinarri teorikoa ardatz harturik, hainbat galderei erantzuna emango zaie, hala nola, zer aurkeztu, nola, zertarako, zer…