Ilusioz hasi genuen proiektuak aurrera darrai. 1.800 metro koadroko espazioak berritzen dihardugu. Obrak tarteko, prest ditugu bitarteko espazioak, eta hasiak gara guraso guztiekin bilerak egiten. Haur eskolako txikienak ere bertan ditugu dagoeneko, eta ostiral honetan emango diote hasiera ikasturteari beste ikasle guztiek ere. Obrak direla eta aldaketa batzuk izango dira espazio eta sarreretan, baina pazientzia pixkatekin, segurtasun neurri guztiak beteaz eta antolakuntza egokiarekin laister izango dira Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak espazio berrietan lanean.
Eman diezaiogun ongi etorria ikasturte berezi honi!