Ikasturte honetan Ander Ormazuri artista Zumaiarraren eskutik, matematika eta artearen loturak uztartu ditugu. Ikasleek jakinmina sentitzen dutenean, askoz ere errazagoa izaten da gai horren inguruan modu esanguratsuan ikastea. Izan ere, garunaren kimika aldatu egiten da jakinminez gaudenean. Jakinmina pizteko estrategiak erabili behar ditugu matematikaren lanketan, gehien bat. Behar honetatik dator STEAM BASO MAGIKOAN proiektua. Natura eta matematika artearekin bat egiten duen proiektua da, hain zuzen ere.
https://youtu.be/DBYAmnSzVu0