Oreka eta desoreka gorputzean bizitzea oso garrantzitsua da Haur Hezkuntzan, norberaren mugak eta beldurrak gainditzeko eta ziurgabetasunean ere aurrera egiten ikasteko. Gure Basoak horretarako hainbat aukera ematen ditu, baina Zubi Tibetanoa da, zalantzarik gabe, gure haurrek gehien gozatzen dutena. Jolasean, elkarrekin, bakoitzak bere mugak hautsi eta aurrera egiten du.