KONFIANTZAREN PEDAGOGIAK emandako MARKO TEORIKOAN oinarrituz, hainbat proiektu ari gara lantzen azken urteetan metodologia berritzaileen bidez. Momentu honetan, 6 urtetik gorako ikasleentzako 1.600 m koadrotik gorako espazioak diseinatzen ari gara eskarmentu handiko arkitekto talde batekin elkarlanean, ARKITEKTURA PEDAGOGIKOA oinarri harturik. Etxean bezala sentitzea ezinbestekoa da ikaskuntza-prozesu esanguratsua bermatzeko. Emozioak barneratzen dituen ikaskuntza-prozesua eskaintzea dugu helburu, gure ikasleei bizipen aberats eta esanguratsuak eskainiz.
Adin bakoitzeko haurren ezaugarriei lotutako beharrak kontuan hartuz ari gara espazioak diseinatzen. Hezkuntzan orain arte aintzakotzat hartu ez diren hainbat parametro kontuan hartuz, KALITATEZKO IKASKUNTZA-PROZESUA BIDERATZEA DUGU HELBURU.
ARKITEKTURA PEDAGOGIKOREN BIDEZ, ARKITEKTURA HEZKUNTZAREN BEHARRETARA EGOKITZEN DUGU, ETA EZ ALDERANTZIZ.
LASTER GOZATUKO DUGU ESPAZIO BERRIEZ!
MATRIKULAZIOA
Otsailaren 13tik 24ra
ATE IREKIAK
Otsailaren 11an, larunbata edo familiarekin beste egun bat adostuz
Nahi duen familiak banakako bilera pertsonalizatua izan dezake, ondo datorkion egun eta orduan. Ate irekien egunean etorri nahi baduzue, berriz, otsailaren 11ean, bisita-ordu ezberdinak antolatu ditugu, bakoitzari ongien datorkion ordua aukera dezan.
Otsailak 11, larunbata:
- 10:00etan GAZTELERAZ
- 10:30ean EUSKARAZ
- 11:00etan GAZTELERAZ
- 11:30ean EUSKARAZ
Deialdi hau 2021 eta 2022ean jaiotako haurrak matrikulatzeko dago bideratuta gehien bat: edonola ere, 2020an jaiotako haurrak edo beste mailetako haur eta gazteak matrikulatzeko aukera ere irekia egongo da.
Informazio gehigarria nahiko bazenute jarri gurekin harremanetan:
- Eskola-ordutegi zabala: Iraila, Gabonak, Aste Santua, ekaina edo uztailean HH eta LH-ko ikasleak eskolara ekartzeko zerbitzua.
- Goizeko zaintza zerbitzua (07:30-09:00)
- Haur Eskolako ordutegi eta egutegi zabala (07:30-18:00)
- “Zorionak zuri” ekimena
- “Sukalde giroan” jangela zerbitzua
- Psikomotrizitate terapeutikoa
- Guraso eskolak: hezitzaile eta familien arteko kafe tertuliak, tailerrak, hitzaldiak…
Matrikula egiteko hainbat aukera dituzue: Ikastetxeko idazkaritzara hurbildu, 943 86 04 62 telefonora deitu edo ikastetxea@zumaiena.eus helbidera idatzi. Idazkaritzako ordutegia: egunero 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.