Zumaiako eta kanpoko ehundaka haur eta heldu pasa ziren larunbat eta igandean BASO MAGIKOTIK. Basajaun, Sorginak, Gomezago, Mari Domingi, Olentzero eta Napo astoa izan genituen bertan. Gerturatutako guztien ilusio aurpegia ikaragarria zen: sua, argien dirdira, iluntasuna, haizearen hotsa….ez zen ezer falta bisita berdingabea eta ahaztezina izateko.

Zumaienako Hezkuntza Komunitatetik eskerrak eman nahi dizkiogu elkarlanean jardun duten bertako irakasle, langile, ikasle, guraso guztiei eta bereziki, bi egun horietan zehar bertan lanean aritu diren gurasoei. Horrelako ekintza bat antolatzeak lan ikaragarria eskatzen du, eta horixe da bereziki goraipatu nahi duguna: ordainik gabe, musutruk egindako lana. Gure gizartean belaunaldiz belaunaldi sakon errotuta egon den ohitura eder honek bere bertsio eguneratua ikusi du gurean, eta horren garrantzia nabarmentzekoa da benetan: norberak daukanetik komunitateari ematea. Horrela eraikitzen baita nortasuna, izena eta izana. ESKERRIK ASKO ETA ZORIONAK, beraz, egindako lan bikainagatik!

https://youtu.be/Pkgv9-VMYO8