ZAINDU MAITE DUZUN HORI… hala dio abesti ezagunak. Horixe da, hain zuzen, eman dizuegun opariarekin egin izan nahi duguna. Zuentzat munduko altxorrik handiena diren seme-alabak guretzat ere halaxe direlako: bihotzez maite ditugun pertsonei barru-barrutik egindako opariak ematen dizkiegu, eta hau ere bihotz-bihotzetik egindako oparia da. Gure partez, Zumaienako irakasle eta langile guztien partez, zuentzat, familia eta ikasle guztientzat.

Ikasle guztien argazkiekin osatutako mosaiko honekin batera, GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON BAT OPA DIZKIZUEGU!