Aurten ere EUSKAL MITOLOGIAKO PERTSONAIEN BISITA izango dugu ZUMAEINAKO BASO MAGIKOAN. Iazko arrakastaren ondoren, aurten egun bat izan ordez, 2 EGUNEZ izango ditugu gurekin. Zumaienako GURASO ELKARTEAK eta BATXILERGOKO ikasleek lagunduko diete bisita zoragarri hori aurrera eramaten. Olentzero, Maridomingi, Gomezago edota Sorginen istorioak entzuteko aukera paregabea izango dute bertaratutako guztiek.

Bisitak abenduaren 17an eta 18an izango dira, arratsaldeko 17:30etik 20:30era, eta 15-20 minutuko iraupena izango du. Bisita hauek taldetan antolatuko dira, eta ordutegia aurrez erreserbatu beharko da.

Ekintza hau ilusio handiz prestatzen dute Zumaienako GURASO ELKARTEKO boluntarioek, eta prezio sinboliko bat jarriko da (LH3. mailatik beherako haurrek 2 €, eta LH4tik gorako haurrek eta helduek 4€).

Aurten bertako familiei lehentasuna emango zaizue sarrerak hartzeko garaian, hori dela eta datorren astelehenean, abenduak 12, sarrerak erosteko aukera bertako familiek soilik izango dute. Asteartetik aurrera, berriz, edozeinek erosi ahalko ditu sarrerak.

SARRERAK EROSTEA:

Ikastetxeko atarian:               09:15 – 13:00 / 15:00 – 17:00

Kopurua:                                      8 sarrera / pertsonako

Erreserbak:                                 Ezingo dira sarrerak erreserbatu ez telefonoz ezta e-mailez ere

Abenduak 12:                            Ikastetxeko familientzat bakarrik

Abenduak 13, 14, 15:             Edonorentzat (sarrerak agortu bitartean)

GOZA DITZAGUN GABONAK!