Azaroaren 25a indarkeria matxistaren kontrako eguna da nazioartean. Euskal Herriko eta munduko kaleak berriro beteko dira gaur arazo honi aurre egiteko, bizi dugun egoera oraindik larria da eta.

Ezin dugu isilik geratu injustiziaren aurrean; ezin dugu indarkeria matxista onartu. Gizarte parekidea eta justua nahi dugu eta hori aldarrikatzen dugu gaur, ozen, kalean, eskolan, etxean eta lagunartean.

Gure herrietako hezkuntza-komunitatea osatzen dugunok, ikastetxeak eta udalek, KONPROMISO HAUEK HARTZEN DITUGU:

  • Gure eskola guztietan hezkidetza lantzeko eta tratu onak sustatzeko.
  • Pertsona guztiak errespetuz eta elkartasunez tratatzeko.
  • Gure herriak hezkidetzaren balioetan oinarrituta eraikitzeko eta tratu onean sustraitutako kultura, gizartea, ekonomia eta herrigintza garatzeko.
  • Egunero-egunero, herriko gune eta ekintza guztietan hezkidetza eta bizikidetza sustatzeko, arautzeko eta betearazteko.

Guztiok elkarrekin badugu zer egin eta zer eraiki: bakoitzak bere esparruan eta guztiok batera.

Zumaia, 2022ko azaroaren 25a.

ZUMAIENA IKASTETXEA
ZUMAIAKO HERRI ESKOLA
ZUMAIAKO INSTITUTUA
SOLDADURA ZENTRUA
ZUMAIAKO UDALA