Andrea Sáez DBH-ko ikaslea, aste honetan Madrilen izandako Estatuko Ingurumenaren Batzarrean (CONAMA) parte hartu du Euskal Herriko ordezkari modura.

Aurtengoa 16. edizioa izan da, eta ikasleak parte hartzeko aukera izan dute lehenengo aldiz. Maiatzean, Busturian eginiko euskal CONFINTean (Euskal Herriko ikastetxe jasangarrien batzarra), Andrea Sáez euskal ordezkari aukeratu zuten, beste ikasle batekin batera.

CONAMA 2022ko ardatza klima aldaketa izan da, eta bertan iraunkortasunaren eremu desberdinak landu dituzte: energia eta klima-aldaketa, mugikortasuna, hiri-berrikuntza, landa-garapena, biodibertsitatea, ura, ingurumen-kalitatea eta hondakinak…

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ardurapean joan dira bertako bi ordezkariak Madrilera.

Zorionak Andrea, egindako lan bikainagatik!