Guraso elkarteak antolatuta eta “ORAINPREBENTZIOA-ko” teknikariaren eskutik , TRESNA DIGITALEN GURASOEN KONTROLARI buruzko solasaldi bat izan dugu Zumaienan. Kontuan izanda gaur egun gure seme-alabak mundu digitalean bizi direla, garrantzitsua iruditzen zaigu gurasoei ezagutzak erraztea tresna digital hauen erabilera murriztu eta behatzeko.
Olerkiaren eguna ospatzeko goizeko lehenengo orduan Kirmen Uriberen olerkia irakurri genuen. Ondoren, LHko espazio berriekin lotutako olerki propioari bizitza eman genion. Olerkiaren egilea, Rosa Bereziartua izan da.

Aniztasuna aberastasuna da!
Down sindromearen nazioarteko eguna da. Horregatik, ikasle zein langile guztiok kolore desberdinetako galtzerdiekin igaroko dugu gaurko eguna.
Honetaz gain, guraso elkarteko kideek antolatutako marrazki lehiaketaren erakusketa izango dugu patioan.

EUSKARA, DENOK ZAINDU BEHARREKO ALTXORRA
Maite dugun hori zaindu egin behar dugu.... euskara gure altxorra da, eta azken urteotan hainbat kezka sortu dira eskoletan eta familietan gure hizkuntza ederraren inguruan. Kezka horien inguruan hausnarketan sakontzeko Kike Amonarriz izan dugu bidelagun oraingoan. Eskerrik asko, Kike, eskainitako gertutasun eta eskarmentuagatik!

Koloreak oinarrizko lau koloreen bidez sortzen dira, lurraren, uraren, suaren eta zeruaren tonuen nahasketaren bidez. Hauek harmonia perfektuan daude planetako lau elementuekin.
Aristoteles

Arnasketa kontzienteak lasaitzeko, norbere barruarekin konektatzeko eta gure emozioak aztertzeko ahalmena ematen digu.
