Azken bi urteak pandemiak baldintzatu dizkigu. Aurten, ordea, prebentzio protokoloak, distantziak eta segurtasun neurriak alde batera utzi eta egiten dakigun horretan jarriko ditugu indar guztiak. Aurten, ZUMAIENA PROIEKTUA OINARRI-OINARRITIK INDARTU NAHI DUGU.
GURE IKASLE GUZTIEN HEZKUNTZA-ESKAINTZAREN KALITATEA hobetzea eta indartzea dugu helburu eta, horretarako, esku artean ditugun proiektu eta baliabide guztiak jarriko ditugu abian. Ikastetxeko haur eta gazte guztien hezkuntza-eskaintza aberatsa eta maila akademiko bikaina lortzea da gure azken jomuga.
Bide horretan, zuek, gurasoak, gure alboan behar zaituztegu!
Ekin diezaiogun ikasturte berriari elkarlanean!