Gure festa eguna iritsi da eta guztiok irrikitan gaude ospatzeko.
Lanak alde batera utzi eta elkarrekin gozatzeko aukera paregabea izango dugu.
Besteak beste, ondorengo ekintzak izango ditugu: txokolatada, erreleboak, tailerrak, pintxoak, puzgarriak, espuma festa… denetarik izango dugu!
Elkarrekin ikasleok, irakasleok eta familiok egun zoragarria pasatuko dugu, guretzako hain berezia den festa hau ospatuz.
Guztiok gonbidatuta zaudete gure FESTARA!