Eskola eta familiaren arteko erlazioa sendotzen jarraitzeko asmoz, 3 urteko haurrek biolontxelo emanaldi txiki bat entzuteko aukera izan dugu guraso baten eskutik eta biolontxeloari buruz emandako azalpenak arretaz entzuteaz gain, musika tresna bera jotzeko aukera ere izan dugu. Zoragarria da berriro ere horrelako ekintzak egiteko aukera izatea!