Kultura eskola proiektuaren baitan, joan den astean Zumaienan “EMAKUMEAK OHOLTZARA” egitasmoa garatu zen.
Sexu-genero sistemaren arabera esleitu zaizkigun rolen eraginez, nabarmena da musikaren munduan dagoen genero arrakala eta are gehiago hip-hop munduan.
Hezkidetzan oinarritutako hezkuntza bat bermatze aldera, garrantzitsua da belaunaldi berriekin batera honi buruzko hausnarketa eta lanketa bat aurrera eramatea. Horretarako, musikaren munduan dabilen “la basu”, Etxabarriko rap abeslaria egon zen ikasleekin. Bere esperientziatik, formakuntzatik eta sormenetik abiatuta, saio dinamiko eta parte-hartzailea eskaini zien 3. DBH eta 4. DBHko ikasleei.
Eskerrik asko Elena, zoragarria izan da zuk gure artean gaurko goiza igarotzea.