Kataluniako Institut Pla Marcell-eko goi mailako Haur Hezkuntzako ikasketak burutzen ari diren 45 ikasleren bisita izan dugu gaurkoan Zumaienan.
Euskal Herriko hainbat txoko ikusteaz gain, beraien ikasketak aberastuko dituen hezkuntza proiektu ezberdinak ezagutzeko helburuz deitu ziguten, eta gaur izan dute gure ikastetxea eta proiektua ezagutzeko aukera.
Bisitan zehar, Zumaienan gauzatzen ari garen eraldaketa pedagogikoa ezagutu dute. Teoriaren eta eguneroko jardunaren arteko loturak egin ahal izan dituzte irakaslegai kataluniarrek, beren etorkizun profesionala aberastuz, eta iritziak, kezkak eta bizipenak partekatuz.
Guretzat beti da pozgarria kanpoko hezkuntza erakundeetatik gure proiektua ezagutzeko gogoa erakustea. Izan ere, gogo horrek indarra ematen digu orain arte bezala lanean ilusioz jarraitzeko.