Haurren eta naturaren arteko loturak sendotzeko helburuz, landare batzuk landu ditugu jolas toki eremuan: kalendulak, tomate txikiak, letxugak…. Horrez gain, barraskilo batzuk jarri ditugu denon artean zaintzeko. Bestalde, elementu naturalekin esperimentatzeko txoko bat ere sortu dugu beraiekin batera, jolasean aritzeko. Haurren inplikazioa oso garrantzitsua da, beraiek txokoaren sortzaile eta partaide sentitzeko. Zenbat ikasten ari garen jolasten dugun bitartean!