Gaur egun Ukraina bizitzen ari den egoera zaila ikusita, Zumaiena Ikastetxean laguntza emateko beharra ikusi dugu. Hori dela eta, Ukraina-Euskadi Gizarte-Kultura eta Garapenerako Lankidetza Elkartearen deialdiarekin bat eginez, ZUMAIENAN honako materiala jasoko dugu:
PREMIAZKO GAUZAK:
- Higiene-produktuak, pixoihalak eta haurrentzat beharrezkoak diren edozein produktu.
HOTZARI AURRE EGITEKO:
- Barruko arropa termikoa, neguko arropa, eskularruak, galtzerdi termikoak, etab.
- Lo-zakuak, gorputz-berogailuak (adibidez, Decathlonen saltzen dituztenak).
- Botila termoak, kanpin-labeak, metxeroak, pospoloak…
- Elektrizitate-sorgailuak (generadoreak), kandelak, linternak, pilak…
ELIKADURA:
- Latak, barratxo energetikoak, iraungitzen ez den edozein janari.
MATERIAL OSAGARRIAK:
- Benda esterilak, gaza esterilak, bata kirurgiko esterilak, estaldura operatiboak, erabili eta botatzeko pixoihalak, pixoihal xurgatzaile esterilak, etab.
- Maskara kirurgikoak, arnas babeserako maskarak.
Horregatik, arren eskatu nahi genizueke zuen seme edo alabaren bitartez goiko horiek gure ikastetxera ekartzea, martxoaren 2tik 11era.
Mila esker bihotzez,