Gaur egun Ukraina bizitzen ari den egoera zaila ikusita, Zumaiena Ikastetxean laguntza emateko beharra ikusi dugu. Hori dela eta, Ukraina-Euskadi Gizarte-Kultura eta Garapenerako Lankidetza Elkartearen deialdiarekin bat eginez, ZUMAIENAN honako materiala jasoko dugu:

PREMIAZKO GAUZAK:

  • Higiene-produktuak, pixoihalak eta haurrentzat beharrezkoak diren edozein produktu.

HOTZARI AURRE EGITEKO:

  • Barruko arropa termikoa, neguko arropa, eskularruak, galtzerdi termikoak, etab.
  • Lo-zakuak, gorputz-berogailuak (adibidez, Decathlonen saltzen dituztenak).
  • Botila termoak, kanpin-labeak, metxeroak, pospoloak…
  • Elektrizitate-sorgailuak (generadoreak), kandelak, linternak, pilak…

ELIKADURA:

  • Latak, barratxo energetikoak, iraungitzen ez den edozein janari.

MATERIAL OSAGARRIAK:

  • Benda esterilak, gaza esterilak, bata kirurgiko esterilak, estaldura operatiboak, erabili eta botatzeko pixoihalak, pixoihal xurgatzaile esterilak, etab.
  • Maskara kirurgikoak, arnas babeserako maskarak.

Horregatik, arren eskatu nahi genizueke zuen seme edo alabaren bitartez goiko horiek gure ikastetxera ekartzea, martxoaren 2tik 11era.

Mila esker bihotzez,