Beldurra bizitzako osagai bat da, askotan atsegina ez den arren. Beldurrak ukatu ordez, askoz eraginkorragoa da haiek kudeatzeko estrategiak garatzea. Horixe bera izan zen tailer zoragarri horren helburua. Familia-giroan, lasai eta goxo, gau ilunetan sortu ohi diren beldur horiek uxatzeko amets-harrapakariak sortu genietuen elkarrekin.