Aste honetan, lagun bitxi baten bisita izan dugu eskolan: Plastikina etorri da! UNESCO erakundearen ekimenez, eskolaz eskola dabilen panpina de Plastikina, eta plastikoen erabileraren inguruko sentsibilizazioa sustatu nahi du haurren artean. Ongietorri beroa egin genion astearen hasieran, eta lurra zaintzea ere txikienen esku dagoela ikasi dugu!