Lidergo ekintzailea eta berrikuntza – LEINN graduko ikasle mexikar eta euskaldun talde bat elkartu da Zumaienan. Jon Kareagak, gure ikasle ohiak, beste kide batzuekin sortu duten enpresaren berri eman die. Moda gizartea eraldatzeko tresna gisa ulertuz, jendea eta planeta errespetatzen duen bizimodu baterako inspirazio eta kontzientzia izatearen garrantziaz hitz egin die. Baita, pertsona txikien botereaz mundua aldatzeko, inguratzen gaituen guztia errespetatzen duen bizimodu batetik.
Zumaienan, gizartearen eraldaketa helburu nagusia izanik bat egiten dugu azaldutako guztiarekin. Animo Jon zure abentura honetan, oztopoz-oztopo helburua lortuko duzula ziur gaude.