Badatoz Inauteri maiteak eta Zumaiena prestatzen ari da egun berezia izateko. Eskolako pailazoak prest daude HH eta LH 1 zikloko umeei barre egin arazteko eta guraso elkartekoak hamaiketakoa banatzeko; horrez gain, aurten ikastetxean dantza eta desfilea egin ondoren herri desfilea egiteko aukera izango dugu.

  • Eguna: otsailak 25
    • 15:15ean patioan dantza eta desfilea izango da.
    • 16: 10ean kaleko desfilea hasiko da (LHko ikasleentzat).

INAUTERIAK 2022 – EGITARAUA

Ostirala, otsailak 25:

Goizean:

  • 10:00- Pailazoen emanaldia HH
  • 10:40- Hamaiketako LH eta HH
  • 11:15- Pailazoen emanaldia LH 1 zikloa.
  • 12:05- Hamaiketako DBH eta Batxi

Arratsaldean:

KALDEREROZ mozorrotuta HH eta LHko ikasleek festa ospatuko dugu.

  • 15:15 – Desfilea patioan hasiko da.
  • 16:10 – Herriko kaleetan zehar ibiliko gara (Lehen Hezkuntzako ikasleak)

GORA INAUTERIAK!!!