Musika haurren adierazpena hobetzeko erreminta zoragarria da. Bizipenetan oinarritutako ikaskuntza bideratzea helburu izanik, zuzeneko musikaz gozatu eta esperimentatzeko aukera ematen diegu gure ikasleei egunero.
Bide honetan, Txori Txiki Musika eta dantza eskolarekin batera ari gara elkarlanean.
Tailer ezberdinen bidez, eskolako txikienek hainbat ekintza egiteko aukera dute, adin hauetan garrantzi handikoak diren hainbat alderdi landuz: hala nola oreka, zentzumenak edota giharreen garapena estimulatuz besteak beste.
Hurrengo astean ere tailer zoragarri batez gozatzeko aukera izango dute.
Eskerrik asko Txori txiki Musika eta dantza eskolako irakasleei!