Azken hilabetean, Gasteizko Legebiltzarrean, etorkizuneko Euskal Hezkuntza-Sistemari buruzko hitzarmenaren oinarriak zehazteko ponentzia garatzen ari da. Bertan, alderdi politiko guztietako hezkuntza arduradunak, gizarte eragile, administrazio eta erakunde ezberdinetako ordezkariak eta aditu ezberdinak entzuteko aukera izaten ari dira. Horien artean, Isaak Aranberri, Zumaiena hezkuntza komunitateko zuzendaria izan zen deitua eta aste honetan izan du Legebiltzarrean.
 
Hezkuntzak etorkizunean dituen erronka eta bideratu beharreko eraldaketez gain, Zumaienan bideratzen ari garen hezkuntza eta gizarte eraldaketaren inguruan hitz egiteko aukera izan zuen.