Basajaun, Mari sorgina, Sorgin irulea, Gomezago, Olentzero eta Mari Domingi izan genituen atzo Baso Magikoan. Ilusioz beteriko aurpegiak izan ziren nagusi haur eta helduen artean. Euskal Mitologiako pertsonaia haiek basoa zaindu eta maitatu behar dugula gogorarazi ziguten. 500 lagun baino gehiago hurbildu ziren atzo gure Baso Magikora, eta bisita egun argiz egin zutenek oso gertuko uneak bizi izan zituzten pertsonaia bakoitzarekin… Ilunabarrean etorritakoek, berriz, magiaz betetako esperientzia bizi izan zuten, argi eta itzal artean.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu atzoko saioa antolatzen buru-belarri aritu diren Batxilergoko ikasle, guraso eta langile guztiei. Ekintza solidario hau antolatzen den lehenengo urtea izanik, hainbat gauza ikasi ditugu antolakuntza aldetik: hurrengo urtean, Euskal Mitologiako pertsonaia horiek berriz basora etorriko direla baieztatzen badigute behintzat, jende gehiago etortzeko aukerak aztertuko ditugu. Aurten, Covid egoera dela-eta, gure esku zegoen guztia egin dugu ahalik eta jende gehien etortzeko.

Zumaienako Guraso Elkartetik, gogoz jarraituko dugu lanean herriko haurren ilusioa bizirik mantentzeko.

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!