Aurten ere, Gabon giroan murgilduta agurtu dugu urtea Zumaienan: apaingarriak, Gabon kantak, istorio eta tradizioak ez dira nahiko izan, ordea, aurtengoan. Pasa den asteburuan, Baso Magikoan, Euskal Mitologiako hainbat pertsonaiaren bisitarekin hasiera eman genion hiruhilekoaren azken asteari. Tartean, San Tomas eguna ospatu dugu, eta asteari amaiera ezinhobea emateko asmoz, ostegunean, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dute gure txikienek.
Festak familia giro zoriontsuan ospa ditzazuela opa dizuegu! Laster ikusiko dugu elkar!