Urtero legez, azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako indarkeria salatzeko Nazioarteko Eguna aldarrikatuko dugu Zumaienan. Tutoretzan gaia lantzeaz gain, Urola Kostako beste ikastetxeekin elkarlanean, ekintza digitala burutuko dugu, emakumeen aldarria lau haizetara zabaltzeko asmoz. TRATU ONA GUZTIONA!

EGITARAUA:

AZAROAK 25

11:15- Konexiorako ordutegiaren hasiera.

11:30- Sarrera:

  • Eguneko saioaren aurkezpena.
  • Egitarauaren aurkezpena .
  • Manifestuaren irakurketa.
  • Bertsoak abestea.
  • Txalo zaparrada.
  • Eskerrak ematea parte hartzaile guztiei.

12:00ak aldera – Amaiera ematea.

AZAROAK 26

BIGARREN HEZKUNTZAN, TUTORITZETAN

Talde feministak gidatuta, emakumeek pairatzen duten indarkeria aztertuko dute ikasleek hainbat dinamiketan.
-Zergatik azaroak 25?
-GUGAN dinamika: Indarkeriarik ez!
-Elkarrekin emakumeenganako indarkeriaren kontra! Guztion ardura da!

ASTEAN ZEHAR

LEHEN HEZKUNTZAN gaiarekin lotutako lanketak egingo dira:
1.maila:  Bideoa eta lupa moreak eskola atontzeko.
2.maila: Bideoa eta betaurreko moreak eskola atontzeko.
3.maila: Gaia landu eta Ez ikusiarena ez egin! hormairudia.
4.maila: Indarkeria kasuak aztertu.
5.maila: Gaia landu eta Stop hormairudia egin.
6.maila: Indarkeria kasuak landu.

Manifestua bideoan(Urola Kostako ikastetxe guztiak):

Bertsoa:

AZAROAREN 25a

Azaroaren hogeita bosta
icebergaren erpina
baino ez dela dagoeneko
da nahiko kontu jakina,
baina nolabait ikusarazi
behar da  barruko mina.
Egunez egun egin dezagun
denok gure ahalegina.
Berdintasunak ekarriko du
etorkizun desberdina! (Bis)

Bereizi egin behar ditugu
tratu onak eta txarrak.
Biolentzia dira oihuak,
mehatxuak, hitz zakarrak.
Biolentzia dira xantaiak,
abusuak ta abarrak.
Biolentzia dira andreak
hiltzen dituzten senarrak.
Indarkeria gaindituko du
gizartearen indarrak. (Bis)

Gaurkoan denok ekarri dugu
bihotza morez jantzita,
kezkatu samar gabiltzalako
egoera ikusita.
Eta begira zenbat elkartu
garen berriro herrika!
Mundua aldatu dezakegula
gaude oso sinetsita.
Iraultza egin dezagun baina
norberegandik hasita. (Bis)

Doinua: Aita izena kanta beharrak
Bertsoaren egilea: Ainhoa Mujika (Orio)