Azaroan gaude eta garai honetan naturaz gozatzeko aukera paregabeak ematen dizkigu. Egunak askotan hotzak izan arren, eguzki izpien epeltasuna sentituz, eta zuhaitzetan dauden txori hotsek ematen diguten lasaitasuna aprobetxatuz, gure egunerokoa bideratuz gabiltza Baso Magikoan. Naturak ematen dizkigun aukerak gure egunerokoan barneratuz plazerrean oinarritutako ikaskuntza bideratzea dugu helburu. Emoziotik egindako ikaskuntza, betirako geratzen delako.
Zumaienatik irten eta herriko ondare kulturala ezagutzen ibili gara gaur goizean, bazter bitxiak ezagutuz eta haien istorioetan murgilduz.

Eskerrik asko Iñaki zure arte-tailerrako ateak irekitzeagatik. Asko ikasi dugu eta gure artelanetan eredutzat hartuko zaitugu. ARTISTA ZARA!

Pedagogia eta arkitekturaren arteko elkarlana nola sustatzen den hausnartzeko bildu gara kafe tertulian. HH eta LH-ko irakasle eta familiok gaiaren inguruan aritu gara Ahinitze Errasti Nondik arkitekturako kidearekin.

Zumaienan sareak osatzen jarraitzen dugu. Oraingoan, “ Magalean” Psikomotrizitate Erlazionaleko Espezialista taldearekin elkarlana sustatuko duen hitzarmena sinatu dugu. Bide horretan, Zumaienako Hezkuntza Komunitateak zubiak eraiki nahi ditu profesionalez osatutako talde honekin, Zumaienako komunitatearen artean prebentzio lana sustatzeko eta haien garapena bere osotasunean lantzeko.

Zein motatako materialak izan beharko lituzkete 2-3 urteko haurrek eskura?
• Ekintza propioa sortzen dutenak.
• Haurrak aktiboak eta parte-hartzaileak izatea laguntzen dutenak.
• Hipotesiak sortzeko aukera ematen dutenak.
• Autonomia ahalbidetzen dutenak.
• Interesa eta motibazioa pizten dutenak.
