Azaroan gaude eta garai honetan naturaz gozatzeko aukera paregabeak ematen dizkigu. Egunak askotan hotzak izan arren, eguzki izpien epeltasuna sentituz, eta zuhaitzetan dauden txori hotsek ematen diguten lasaitasuna aprobetxatuz, gure egunerokoa bideratuz gabiltza Baso Magikoan. Naturak ematen dizkigun aukerak gure egunerokoan barneratuz plazerrean oinarritutako ikaskuntza bideratzea dugu helburu. Emoziotik egindako ikaskuntza, betirako geratzen delako.
Morez jantzi ditugu gaurkoan Zumaienako leiho eta hormak. Horma horiek apurtu egin nahi ditugu, ordea, eta gutako bakoitzaren ideiak, buruak eta bihotzak betiko more bihurtzea dugu helburu. Horretan dihardugu lanean gaur, bihar eta beti. Gura Zumaiena Feminista!

KOLORE MOREZ BLAI!
Kolore morearen esanahian murgildu aurretik kolore honekin bizipen ederrak izateko aukera izan dute Zumaienan txikienek.

Elkarrekin egindako bidearen indarra
Magali eta pailazoak proiektua, proiektu bat baino askoz gehiago da. Ikasle bakoitzak, bereak dituen talentuak landu eta garatzen ditu proiektuaren lanketa guztian zehar, gidoitik hasi, eszena landu eta antzerki egunera arte.
Zumaienan hain garrantzitsuak diren talentuak lantzen dira ikasleekin aste hauetan guztietan zehar; izan ere, gure ikasleek sortzaile izatea, ekintzailean izatea, kooperatiboak izatea, malguak izatea, emozioen erregulazioa izatea, kritikoak izatea… zer den esperimentatzen dute egoera erreal batean. Hauek izango dira bizitzan zehar beharko dituzten oinarrizko talentuak eta guretzat, hauek bizitzea beharrezkoa da.
Zorionak proiektu honetan modu batean edo bestean, elkarlanean parte hartu duzuen ikasle, irakasle eta Zumaienako langile guztiei!!!

Txokolatearen usaina, testura... gure Haur Eskolako txikienek gozatu ederra hartu dute oraingoan, zentzumen guztiak esnatuz eta bizipen esanguratsuen munduan murgilduz.

Jolasa ez da txantxetako kontua. Zientziak berak erakusten digu zeinen beharrezkoa den haurrei jolas egiteko aukera ematea: izan ere, testuinguruak eta bizipenak esanguratsuak direnean, burumuineko neuronen arteko loturak biderkatu egiten dira. Zumaienan, jolasa seriotasun handiz hartzen dugu, eta lanean ari gara egunero gure haurrei kalitatezko jolas-esperientziak eskaintzeko.

Gure Haur Eskolan haurren garapenaren ezaugarriak oinarritzat hartzen ditugu eguneroko lanean. Zentzumenak eta mugimendua dira haur txikienen ikaskuntza-prozesuaren muina eta hori jakinda, aukera anitzak eskaintzen dizkiegu beren garapenean aurrera egin dezaten.

Sasi guztien gainetik, laino guztien azpitik! Zaharrak erre eta berriak hasi!! Gora inauteriak!!
