Azala, haurraren kanpo eta barne-munduaren arteko lotura da. Haurtxoaren larruazala elikatzea ezinbestekoa da, haurraren hazkunde emozionalerako.

Kalitatezko kontaktua hazkunde osasungarrirako ezinbesteko  tresna dugu. Horretarako, azaroaren 27an, larunbata goizeko 10:30tan haurren masajearen onura guztiak ezagutzeko aukera izango dugu. Irune Lekuona fisioterapeuta eta haur masajean adituak,  masaje tailerra zuzenduko du, 0 urteko haurren gurasoei.