Dakizuen bezala, Zumaienak Eskola Jasangarrien ziurtagiria dauka eta horrek Iraes sarean parte hartzeko aukera ematen digu. Aurreko ikasturtean, on line izan bazen ere, Euskadiko Confint-a ospatu zen eta, bertan, hainbat ikastetxek beraien esperientziak aurkeztu zituzten. Aipatutako hitzaldian, gure ikasle den Nerea Zabaleta aukeratu zuten Estatuko konferentziara joateko.
Guadarraman, urriaren 3tik 6ra, ESenREDeko Gazteen V. Estatuko Konferentzia ospatuko da, “Salvemos el Planeta” lelopean. Bertan, nazio mailako gazteak beren proiektuak partekatzeko eta jasangarritasunean aurrera egiteko neurriak aldarrikatzeko bildu dira. Honakoa da aurtengo aldarria: “Herriak eta hiriak eraldatzeko, eskolak eraldatu; lortu dezakegun ametsa”.
Beraz, atzotik, Nerea Zabaleta ikaslea eta Koro Epelde , irakaslea, Guadarraman dira hitzak ekintza bihurtzen.