Kirola osasuna da, ezbairik gabe. Kirolak ongizatea dakar, autoestimua, indarra, elkarlana. Emakume kirolariak gero eta ugariagoak dira gizartean, baita Zumaienan ere. Eta nolako mailakoak gainera! Surfeatzen, eskiatzen ala futbolean jokatzen… emakume kirolari, ausart eta indartsuak ditugu gure artean. Zorionak erakutsi diguzuen kemenagatik, eredugarriak zarete guztiontzat!