Loreak lehortu eta lore lehor horiek arte bihurtzen aritu gara azken asteetan H.H. 4 urteko eremuan.
Naturarekin konektatzen gaituen artea da loreak lehortzearena: erritmoa moteltzera gonbidatzen gaitu eta kontzentrazioa sustatzen du, erlaxatzen laguntzen du, baita sormena eta irudimena garatu ere.
Horretarako, loreak bildu, prentsatu eta koadro ederrak sortu ditugu!