2 urtekoen zaintza

zaintza

2 urteko ikasleen ordutegi orokorra:

  • 09:00-12:30
  • 14:45-16:45

Hori horrela dela jakinik, eta Ikastetxeak familien beharrei erantzun zabala eman asmoz zaintza zerbitzu oso bat eskaintzen die haurra 2 urteko gelan duten gurasoei.

  • 07:30-09:00
  • 12:30-14:45
  • 16:45:18:00

Zaintza zerbitzuaren zenbatekoa 30,00€-koa da. Goiz, eguerdi edo arratsaldeko zerbitzuak erabiltzeko aukera dago, baita hauek konbinatzeko ere. Hori bai, umeak gehienez 8 ordu  pasa ditzake ikastetxean. Nahiz eta zerbitzua hilabete horretan egunero ez erabili, zenbateko osoa ordaindu beharko da.

Jakin badakizue, ikastetxea guztion bigarren etxea dela eta guztion artean ari garela eraikitzen ikastetxeko hezkuntza proiektua. Jakitun gara baita, kontziliazio familiarra bideratzeak zailtasunak ekartzen dizkizuela familiei. Hori dela eta, hurrengo ikasturtera begira, beti bideratzen dugun eskola egutegia bideratzeaz gain, lan egutegi bat ere bideratuko dugu, hau da, Haur hezkuntzako ( 2, 3, 4 eta 5 urteko haurrak) eta Lehen hezkuntzako (1go eta 2.mailako) ikasleek eskola egunik ez daukaten datetan ikastetxean bertan ekintza ezberdinak egiteko aukera bideratuko da.

Lan egutegi honen helburua, seme-alabak dituzuen familiei laguntza eskaintzea da, beti ere, semealabentzako aisialdiko kalitatezko momentuak eskainiz. Horretarako, zuen seme-alabek ikastetxeko hezitzaileekin egindako ekintza edo tailerretan parte hartzeko aukera izango dute aipaturiko egun horietan.

Iraileko arratsaldeak: 14:45 – 16:45

Irailaren 10etik 21erako eskola egunetan
*2 urteko haurrak familiarizazio prozesuan daudenez ezingo dute iraileko zerbitzua erabili

Gabonak: 07:30 – 13:00

Abenduak 26, 27 eta 28 eta urtarrilaren 2, 3 eta 4

Aste Santua: 07:30 – 13:00

Apirilaren 15, 16, 17, 23, 24, 25, 26 eta 30

Ekaineko arratsaldeak: 14:45 – 16:45

Ekainaren 3tik 21erako eskola egunetan

Ekaina (azken astea) 07:30 – 13:00

Ekainaren 24tik 28ra

Aipatu, 2 urteko haurren familiek (2016an jaiotakoak), uztailean zehar ere aukera izango dutela semealabak eskolara ekartzeko. Jakitun gara, maila honetan dauden haurrentzako ez dagoela uztailean eskaintza berezirik eta familien beharrak asetzeaz gain, haur hauentzako kalitatezko aisialdi momentuak eskaintzea dugu helburu. Hau horrela, ekintza ezberdinez osaturiko zerbitzua eskainiko dugu hilabete honetan.

Uztaila: 07:30 – 13:00

Uztailaren 1etik 24ra

Zerbitzua martxan jarri ahal izateko, umeen gutxiengo kopuru bat beharko da, 10 haur izanik gutxieneko hori. Jakitun gara agian, Gabonetako oporraldian edo Aste Santuan oraindik ez duzuela jakingo nola antolatu baina guk zerbitzua martxan jartzeko, iraileko arratsaldetan behar dutenek gutxienez, izena lehenbailehen ematea eskertuko genizueke ikastetxera deituz (943860462), posta elektronikoz (ikastetxea@zumaiena.eus) edota ikastetxeko atarian bertan.

Oharra: 2 urtekoen egutegian “BESTEAK” jartzen duen egunetan, ez da ordutegi orokorra adierazten den bezala aurrera eramango. (Familiekin beharretara egokitzen da).