PASTORAL TALDEAREN EGITASMOA
Egitasmoak:
- “Han eta Hemen” elkartasun proiektua: Horixe da proiektu honen helburu nagusia, gehien sufritzen duten pertsonei edo eta altruismoan lan egitea zer den erakustea da, bai Han eta bai hemen gure solidaritatea eskainiz.
- HAN proiektua:
- – Mendebaldeko Saharako errefuxiatuei gure elkartasuna adieraziko diegu.
- – FILIPINAtako PIGCAWAYAN-eko hirían dugun Haur Hezkuntzako SOLIVE edota Solidaridad Vedruna proiektuarekin jarraituko dugu.
- HEMEN proiektua:
- LH-ko ikasleekin altruismoa edo bolondres lana zer den ikusi eta erakustea izango da helburu (herriko zaharren egoitzak, kultur taldeak,…).
- D.B.Hko ikasleekin CARITAS-eko proiektu desberdinak ezagutu eta aztertzeko aukera izango dugu:
- DBH 1: Laguntza etxea proiektua ( Helburua immigranteaz arduratzea da: entzutea, aholkuak ematea eta laguntzea, alderdi sozialean nahiz pertsonalean)
- DBH 2: Bidezko merkataritza (elkartruke desorekatuari eta baliabideen gehiegizko ustiapenari amaiera ematen saiatzea eta kontsumo arduratsua bultzatzea).
- DBH 3: Sarean proiektua ( Gizartean ekonomikoki gabezian dauden pertsonentzako laguntza).
- DBH 4: Aterpe proiektoa ( Harrera zentroa etxerik gabeko pertsonentzat).
- HAN proiektua:
- “Bakean hezi” proiektua: proiektu honen helbururik nagusiena gure ikastetxean Bakearen Kultura sustatzea da. “ Adi Adian” proiektuarekin indarkeria jasan duten pertsonen sufrimenduarekin bat egingo dugu.
- “Barnetik” proiektua: Isiltasuna, meditazioa eta otoitzerako gune eta une aproposak eskeiniko dituen proiektua martxan jarriko dugu.
- “Elkargune” proiektua: Proiektu honen helburua gure ikastetxearen Kristau identitatean sakontzen lagunduko gaituen hausnarketa foro bat martxan jartzea da.