“2.0 Pastorala” Proiektua

PASTORAL TALDEAREN EGITASMOA

Egitasmoak:

  1.  “Han eta Hemen” elkartasun proiektua: Horixe da proiektu honen helburu nagusia, gehien sufritzen duten pertsonei edo eta  altruismoan lan egitea zer den erakustea da, bai Han eta bai hemen gure solidaritatea eskainiz.
    • HAN proiektua:
      • – Mendebaldeko Saharako errefuxiatuei gure elkartasuna adieraziko diegu.
      • – FILIPINAtako PIGCAWAYAN-eko  hirían dugun  Haur Hezkuntzako SOLIVE edota Solidaridad Vedruna proiektuarekin jarraituko dugu.
    • HEMEN  proiektua:
      • LH-ko ikasleekin altruismoa edo bolondres lana zer den ikusi eta erakustea izango da helburu (herriko zaharren egoitzak, kultur taldeak,…).
      • D.B.Hko ikasleekin CARITAS-eko proiektu desberdinak ezagutu eta aztertzeko  aukera izango dugu:
        • DBH 1: Laguntza etxea proiektua ( Helburua immigranteaz arduratzea da: entzutea, aholkuak ematea eta laguntzea, alderdi sozialean nahiz pertsonalean)
        • DBH 2: Bidezko merkataritza (elkartruke desorekatuari eta baliabideen gehiegizko ustiapenari amaiera ematen saiatzea eta kontsumo arduratsua bultzatzea).
        • DBH 3: Sarean proiektua ( Gizartean ekonomikoki gabezian dauden pertsonentzako laguntza).
        • DBH 4: Aterpe proiektoa ( Harrera zentroa etxerik gabeko pertsonentzat).
  2. “Bakean hezi” proiektua: proiektu honen helbururik nagusiena gure ikastetxean Bakearen Kultura sustatzea da. “ Adi Adian” proiektuarekin indarkeria jasan duten pertsonen sufrimenduarekin bat egingo dugu.
  3. “Barnetik” proiektua: Isiltasuna, meditazioa eta otoitzerako gune eta une aproposak eskeiniko dituen proiektua martxan jarriko dugu.
  4. “Elkargune” proiektua: Proiektu honen helburua gure ikastetxearen Kristau identitatean sakontzen lagunduko gaituen hausnarketa foro bat martxan jartzea da.