Inklusibitate taldea

Inklusibitatea oinarritzat hartuta, sortu berri den taldea da. Ideia eta lanketa ezberdin zein politak sortzeko helburuarekin.

Aurreko ikasturtean eginiko proiektu txikiak, ondorengoak izan dira:

  • Martxoak 21ean, Down sindromearen nazioarteko egunarekin bat eginez, galtzerdi ezberdinak jaztea proposatu genion eskolako ikasle eta langile guztiei. Beraiek izaten duten kromosoma gehigarriari keinu eginez.
  • Apirilak 2, autismoaren nazioarteko eguna. Hilabetez herriko komertzio txikietan, erakusleihoak, autismoa duten pertsonen familiak eskeinitako esaldiez eta ikasleekin eginiko tximeleta urdinez apaindu genituen. Bestetik, apirilak 2an, Atracciones Sanzekoen kolaborazioei esker, denei zuzendutako arratsalde polit bat aurrera atera genuen.

 

Errespetuan, berdintasunean eta ezberdintasunaren aberasgarritasunean oinarrituz, ideia berriak atera nahi ditugu aurrera.

Aportazioren bat edo gurekin bat egin nahi izanez gero, gure emailera idatzi:

mugarikgabe_ge@zumaiena.eus

Eskola bideak eta kanpoespazioko taldea

Eskola sarrerak, patioak eta haurrek etxetik eskola duten bideko onurak, segurtasuna eta ongizatearen ardura duen taldea da.

Azken urteetan, eskola bideak proiektua berritu eta indartzearekin batera, haurren segurtasuna bermatzeko ondorengo gauzak lortu ditugu:

  • Erribera kalea goizean, 9:00 arte guztiz peatonala izatea.
  • Eskola sarreretan dagoen espaloiko barandila/lorontziak eta bertako segurtasuna bermatzea.
  • Udaletxearekin elkarlan aktiboa.
  • Proiektuak martxan jartzeko hedatze kontutan edukitzen da tailer bat antolatuz.

2023-2024 ko ikasturtean, eskola bideak proiektua hobetu eta indarberritzeko elkarlanean jardun genuen, udaletxe eta Herri eskolako guraso elkartearekin. 

Hedatze tailerreko ikasleek ere, triptiko eta bideoa egin zizkiguten. 

Ondorengoak berritu genituen denon artean:

  • Mapa eta ordutegi berriak
  • Triptikoa eta bideoa
  • Eskola bideak herri mailako festa txikia
  • Elkargune berriak
  • Erribera kalea autoentzako 9ak arte itxita izatea, bideko segurtasuna bermatuz

Udaletxeak, mapan markatuta ditugun bideak, bisualagoak eta errazagoak izateko haurrentzako, oin markak jarri behar ditu lurrean. Gure eskolak oin marka gorriak izango ditu.

Edozein zalantza edo harremanetan jartzeko:

kanpoezpazioak_ge@zumaiena.eus

Festa taldea

Festa Taldearen helburua ikastetxeko zein euskal ohituretan oinarritutako jaien antolaketan parte hartzea da. Baita herri mailan antolatzen diren ekintzetan ere parte hartzen dugu aktiboki.

Ondorengo ekintzak antolatu eta parte hartzen dugu:

  • Euskararen eguna
  • Gabonak Baso Magikoan
  • San Tomas eguna
  • Olentzeroren kalejira
  • Iñauteriak
  • Autismoaren eguna
  • Zumaiena eguna

Gure helburu nagusia ikasle, irakasle zein familiak egun berezi hauetan gozatzea da. 

Edozein zalantza edo harremanetan jartzeko:

festak_ge@zumaiena.eus

Arropa taldea

Gure taldeak Zumaienaren arropaz arduratzen da gure ikasle eta familientzat: kirolkamisetak, kamisetak, jertseak, prakak…  

Gure web orriaren bidez jasotzen ditugun eskabideak kudeatzen ditugu.  

Edozein zalantza edo iradokizun:  

arropa@zumaiena.eus

Kanpo jarduera taldea

Ikastaro egokiak, interesgarriak eta berriak bilatzea ikasleentzat da gure helburua.  

  • Kanpo jarduera ezberdinekin harremana eta koordinazioa.  
  • LH eta HHko ikasleei banatzen zaien eskuorrien diseinu eta inprimatzeaz arduratzen gara.  
  • Eskolarekin koordinazioa.
  • Korreo elektronikoa bideratzea.  

Edozein zalantza edo harremanetan jartzeko:

kanpojarduerak_ge@zumaiena.eus

Denok Irabazle proiektua

 Proiektuaren helburua: 

Ikasturte hasierako bileretan azaldu bezala, Denok Irabazle proiektuaren helburua familiei eta ikasleei testu-liburuak modu iraunkor eta solidarioan eskuratzeko aukera ematea da. Ekimen honek liburuen berrerabiltzea sustatzen du eta familiei liburuak erostearen gastua aurrezten laguntzen die.  

Parte-hartzaileak: 

Denok Irabazle proiektuan Zumaiena ikastetxeko ikasle guztiek parte hartzen dute.  

Proiektuarekiko konpromisoa: 

Ikasleek eta beraien familiek maileguan hartutako liburuak egoera onean mantentzeko eta ikasturte amaieran adierazitako epean itzultzeko konpromisoa hartuko dute.  

Arauak betetzea ezinbestekoa da: 

Proiektu honek arrakasta izaten jarrai dezan, ezinbestekoa da familia guztiok arauak kontzienteki betetzea.  

Kontaktua: arlopedagogikoa_ge@zumaiena.eus  

Euskara Taldea

Euskara taldearen helburua haurren artean euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, Zumaiena osatzen duten familientzat eta haurrentzat ekimenak proposatzen ditu, bai eskola orduetan gauzatzeko, bai eskolatik kanpo praktikan jartzeko. Gainera, herri mailako ekintzetan ere parte hartzen du. Azkenik, azken urteetako erronketako bat gurasoen sentsibilizazioa da.  

Euskara taldetik sortutako ekintza nagusiak:  

  • LHko haurrentzako euskara txokoa sustatzea  
  • Mintzagramak 
  • Biok bai proiektua 
  • Euskara eta kulturartekotasun proiektuan parte hartzea 
  • Spotify-ko zerrendak  

Gure helburu nagusia Zumaiena euskaratik eta euskaraz bizitzea da.  

Kontaktua: euskara_ge@zumaiena.eus  

Hedatze taldea

 Hedatze Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei egiten dien deialdi bat da, Bigarren Hezkuntzako eskola-ordutegiaren banaketarekin lotutako berrikuntza-proiektuen garapenean parte hartzeko aukera ematen duena.  

Antolaketa eta kudeaketa-eredu berri horien bidez, ikastetxeek aukera eman nahi diete ikasleei eskola-orduak eta eskolaz kanpoko hezkuntza-uneak konbinatzeko, guztien hezkuntza-arrakasta errazteko.  

Deialdiaren helburua irakaskuntzaren kalitatea hobetzea eta ikasle guztien hezkuntzaarrakasta sustatzea da, ikastetxeko hezkuntza-jarduera eta eskola-denborak berrantolatuz.  

Hedatze proiektuari heltzeak, Zumaienan goizeko eskola-ordutegia ezartzea erraztuko zuen. Horretarako, Zumaienak bere Hedatze proiektua abiarazi eta proposatu zuen.  

Aurkeztutako proiektua onartu ondoren, bi urtean behin berritu behar da.  

Guraso Elkarteak bigarren hezkuntzako ikasleei eskola-orduetatik kanpo ikastaro eta tailer ludiko-hezitzaileak proposatzen dizkie. Gazteentzat erakargarriak izan daitezen bilatzen du, eta gai berrien ezagutzan murgiltzera bultzatzen ditu. Tailerretan partehartzea handitzen arreta berezia jarri da. Tailer hauek parte hartzaile guztientzat doakoak dira.  

Kontaktua: hedatze_ge@zumaiena.eus  

Eskola Kirola taldea

Eskola Kirola ikasleek nahitaezko eskolatze aldian irakastorduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da.  

Eskola Kirolaren helburu nagusia eskolako ikasleen heziketa garapena osatzea da, kirolari bakoitzaren betebeharrak asez. Horrela, Eskola Kirolak aukera berdintasuna aintzat hartuz, haurraren heziketa bultzatu beharko du, bere pertsonalitatearen garapen harmonikoa, etorkizunean kirolaren praktika ahalbideratzeko baldintza fisiko eta kirol aztura eta bizitza osasuntsua indartzen duten zenbait kirol modalitate ezberdin sustatuz.  

Kirolari gazteen eskubideak  

  • Kirol ekintza hezigarrietan partehartzeko eskubidea – Kirol jardueratan jokatzeko eta ondo pasatzeko eskubidea.
  • Haur bakoitzaren heldutasun eta gaitasun mailarekin bat datorren lehiaketetan parte hartzeko eskubidea.
  • Duintasunez tratatua izateko eskubidea.
  • Profesional adituek entrenatua izateko eskubidea ( edo hauen gainbegiradaz ) – Kalitatezko trebakuntza jasotzeko eskubidea, bai bere nortasunaren garapen egoki baterako; bai bere mugimendu gaitasun garapenerako.
  • ⁠Jarduera praktiko, seguru eta osasuntsua garatzeko eskubidea.
  • ⁠Bere adina eta heldutasun mailari dagokion iritzia eman eta erabakiak hartzeko eskubidea.
  • Txapeldun ez izateko eskubidea.
  • Denbora askea izateko eskubidea.
  • Kirol ekintzak euskaraz burutzeko eskubidea.
  • Mota guztietako kirol modalitateak ezagutzeko eskubidea.    

Guraso Elkartearen eginkizunak Zumaienako Eskola Kirolean    

  • Zumaiako Eskola kirol eskaintzaren koordinazioa Udaletxeko Eskola Kirol Komisioan parte hartuz. Bertan, eskola kirolaren antolakuntzarekin zer ikusia duten beste agenteekin elkarlanean arituz
  • Zumaienako Eskola Kirol Koordinatzailearen kontratazioa, Etengabeko elkarlanean arituz.  
  • ⁠Urtean zehar ematen diren entrenatzaile eta monitoreen gainbegiraketa eta entrenamentuen jarduera egokiaren azterketa eta superbisioa.
  • ⁠Gurasoen kezka eta beharrak bideratzeko zubia gara
  • Eskola Kirolaren inguruan lor daitezkeen dirulaguntza eta gestio administratibo guztien ardura.  

Kontaktua: eskolakirola_ge@zumaiena.eus  

Pantailak taldea

Pantailen taldearen helburu nagusiena, ikasle zein familiei, teknologia digital berrien  inguruan informatu eta formatzea da (smartwatch, Pc, Tablet,…) 

Herri eskolarekin, udaletxearekin eta herriko Altxaburua taldearekin elkarlanean gaude. 

Herri eskolarekin, udaletxearekin eta herriko Altxaburua taldearekiin elkarlanean gaude. Formazioa egitera etortzen diren profesionalen artean, Mikel Cerezo Ansoleaga dago. Formazio hauetan  kontrol parentala  zer den   eta nola erabili bezalako gaiak azaltzen zaie, ikasle eta familiei. 

Bestalde, gurekin elkarlanean jardutera animatzen zaituztegu. Interesaturik bazaude, Guraso Elkarte barruan ez egonda ere, animatu gurekin bat egitera.

Harremanetan jartzeko: pantailak_ge@zumaiena.eus