NORTASUNA
Xedea, ikuspegia eta balioakXEDEA
Zumaienan, herri onurarako erakunde garen aldetik, gizarte eraldaketarako hezkuntza eredua garatzea dugu helburu. Herritik abiatuta, izaera guztietako ikasle eta familiekin eta herritar, elkarte, erakunde eta enpresa ezberdinekin elkarlananean dihardugu gure egunerokoan. Garapen jasangarriko helburuak ardatz harturik, kalitatezko hezkuntza euskalduna, ez diskriminatzailea, anitza eta inklusiboa eskaintzen dugu, 0 eta 18 urte arteko ikasleentzat.
Ikaslea ardatz harturik, pertsona burujabeak, akademikoki konpetenteak eta emozioak kudeatzeko gai direnak nahi ditugu, gizartearekiko kritikoak, arduratsuak eta konprometituak diren herritarrak.
Horretarako, irizpide hauetan oinarritzen gara:
- Berrikuntza pedagogikoei irekia dagoen hezkuntza eredua.
- Langileen garapen profesionala
- Eragile eta profesional ezberdinekin elkarlana.
- Familiekin kolaborazio estua, eskola familiaren osagarria izanik.
IKUSPEGIA
Ikasle guztiei irekia egonik, bidelagun izan nahi dugu ikaslea etorkizunean izango den pertsonaren eraikitzeko prozesuan. Hauek dira gure ikastetxearen ezaugarri nagusiak:
Ikastetxe hurbila/gertukoa- Konfiantzazko hezkuntza erakundea, ez diskriminatzailea, inklusiboa eta anitza. Ikasle, familia eta herritar guztiengandik hurbila.
Ikastetxe euskalduna, hirueletasunaren sustatzailea– Zumaian errotutako hezkuntza erakunde modura, euskara eta euskal kultura sustatzen laguntzeaz gain euskararen oinarritik hirueletasuna bultzatzen duena.
Hezkuntza proiektu pertsonalizatua eta berritzailea duen Ikastetxea- Neurozientziak emandako emaitzetan oinarrituz landutako metodologia ezberdinekin eta espazioak pedagogiaren zerbitzura egokituz ikasle bakoitzaren premietara moldatzen (eta ez alderantziz) saiatzen den hezkuntza proiektua duen Ikastetxea.
Giza balioetan, hezkidetzan eta bakearen kulturan oinarritutako Gizarte Eraldaketa bideratzen duen ikastetxea- Balioak pedagogiaren ikuspegitik egunero modu berezian landuz, banakako tratuaren (tutoretza) eta metodologia berritzaileen bidez, aniztasunetik hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredurantz egiten duena eta errespetua, tolerantzia eta enpatia sustatuz, Garapen iraunkorreko helburuak ardatz harturik, bakearen alde urratsak ematen dituena.
Ikastetxe bizia– Ikastetxe dinamikoa, proposamen, ideia, iritsi eta egiteko era berriei irekia, Zumaiako gizarte eta kultura garapenean inplikatua.
Ikastetxe eraginkorra– Iraunkortasuna bermatuz baliabide, ekipamendu eta instalakuntzen kalitatezko kudeaketa bilatzen duen Ikastetxea.
Pertsonal inplikatua eta etengabeko prestakuntzan duen Ikastetxea- Pertsonalaren artean garapen profesional maximoa lortu eta berrikuntzaren kultura sustatu nahi duen Ikastetxea.
balioak
Etengabeko hobekuntzarako gogoa
Alor metodologikoan, teknologikoan, zein kudeaketan, aldaketei edota behar berriei irekiak egotea
Parte hartzea
Ikastetxeak, bere funtzionamendu egokirako ezarrita dituen eremu edota atal desberdinetan laguntzea, ikastetxeko parte sentituz.
Komunikazio jarraia
Eguneroko lana erraztuko duen komunikazio aktiboa: informazioaren, sentimenduen eta iritsien trukaketa askea ahalbidetuko duena.
Ezagutza-jakitea elkarbanatzea
Gaitasun eta ezaguera berriak eskuratzeko interesa eta gero hedatzen jakitea
Errespetua eta Konfiantza
Lankide bakoitzak dituen eskubideak, ezaugarriak eta gaitasunak onartu, baloratu, aintzat hartu eta estimatu.
Koherentzia
Ikastetxeak burutzen dituen ekintza guztiak helburu orokorrak lortzera zuzendu. Gure jokatzeko eta lan egiteko erak erakundeak definitu dituen xedea, ikuspegia eta baloreekin erlazionatu.
Inplikazioa
Xedearekin eta Ikuspegiaren lorpenarekin gogotsu konprometituak
Talde lana/Elkarlana
Ezarritako helburuak lortzeko pertsona guztien arteko lankidetza eta babesa eguneroko lanean.
Langileen ongizatea zaintzen duena
Entitateko pertsona guztiek asmoak, beharrak, interesak… kontutan hartu Ikastetxea kudeatzeko
Berrikuntzako ikuspegi positiboa eta irekia
Alor metodologikoan, ikerketan, teknologikoan, kudeaketan, azpiegituretan, ikastetxeari balio erantsia eman dezaketen berrikuntzak sustatzea.