ZER DA NORMALKUNTZA? Minorizatua dagoen edozein hizkuntzaren minoritarioen normalizazioaren helburua hizkuntza horren ezagutza eta erabilera hedatzea da, dagokion eremu geografiko osoan eta gizartearen funtzio guztietan. Hori hezkuntza, politika eta kulturaren bitartez ematen den berrantolaketa prozesua da.
HELBURUAK Honako hauek dira gure helburuak: Hiztun kopurua haztea, erabileraren maiztasuna handitzea, erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea eta euskararen presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera-arau adostuak indarrean jartzea.
Normalizazio prozesuan, hezkuntza sistema eragile garrantzitsua da. Hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta erabiltzeko motibazioa sustatu eta lantzeko funtsezko euskarria da eskola. Ziurrenik, euskararen kasuan behinik behin, normalizaziorako elementurik trinkoenetakoa.
Hortaz, gure ikastetxean ere euskara normalizatu behar da. Horretarako, aintzat hartzen ditugu eskola-komunitateko eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, gurasoak…
Ikasturte hasieran ikasturteko helburuak zehazten ditugu urteko plangintza bat eginez. Bertan, ikasturtean burutuko diren ekintzak, datak, … finkatzen dira. Honetarako, Normalkuntza taldeaz gain, DBHko ikasleez osatutako batzorde bat antolatzen da, zeintzuek urtean zehar hainbat ekintzatan parte hartuko duten.
Gure egiteko nagusia euskal kulturari lotutako ekintzetan parte hartzea da, besteak beste Euskal Herri mailan ospatzen diren Korrika, Euskaradia …., baina baita ere indarrean mantendu nahi ditugun beste hainbat ekintza, hala nola, Santa Ageda, Olerki eguna, Nazioarteko liburuaren eguna, Ihauteriak…..