Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren baitan, Haur Hezkuntzako etapan erabiltzen den metodoa da hau. Ingeleseko irakasle espezializatu bat da hau aurrera eramaten duena, batez ere jarduera ludikoetan oinarrituz: abesti, erritmo, jolas, ekintza, istorio ezberdinak eta bideo ikustaldiak izaten dira gelan. Ikastetxearen eta ikasgelaren gaur egungo beharretara egokitzen da. Ingeles saioak sistematizaturik, 4 eta 5 urteko geletatik aurrera ematen dira. Hala ere, 2 urtetatik aurrera, ingeles esperientziak ere eskaintzen ditugu abesti eta dantza bidez.
Musika H.H.n: 3 urtetik aurrera ematen da, irakasle espezializatu batek ematen du, eta saio bakoitzean, ingelesez abesti eta dantzak ikasten dira. Hala, gure ikasle txikiak, jolasaren eta musikaren bidez, eskolan ingelesa lantzeko ohikotasunera hurbilduko dira.