HARRERA PLANA

ZER DA ETA ZERTARAKO DA HARRERA-PLANA?

Harrera-plana protokolo bat da. Bertan jasotzen dira ikasle berri bat gure ikastetxean sartzen denean egin beharreko lan guztiak: nork eta nola erantzungo dion familiari, zer informazio emango zaion, nork eta nola lagunduko dien gure ikastetxearen funtzionamendua ulertzen …

Harrera-plana, eragile bakoitzaren (zuzendaritza, tutorea, etab.) berariazko eginkizunak alde batera utzita, eskola-komunitate osoaren zeregina da: ikastetxeko pertsona guztiek argi izan behar dute zer egin familia batek eskola-matrikula eskatzen duen lehen unetik, nola aurre egin ikasgelan lehenengo egunari, nola lagundu ikasle berriei eskola-dinamikara egokitzeko prozesuan, etab. Horretarako, beharrezkoa da ikasle berrien familia-egoera ezagutzea: haien bizi- eta eskola esperientziak, hona etorri aurretik gertatu diren gorabeherak … Ez da nahikoa jakitea beste jatorri kultural batzuetatik datozela, askotan euskara eta gaztelania ez diren beste hizkuntza batzuk hitz egiten dituztela edo gehienak egoera sozioekonomiko zailean bizi direla …