Ikastolen arteko sareetan murgiltzen ari gara....elkarri lagunduz, elkar babestuz...herriak herriari eskuzabaltasunez emanez

Goiz bat ilusioz jantzia
Larunbat goiza ametsaren ehun finez josi zen.
Egunaren lehen argiekin, tailer bat jaio zen Usurbilgo Ikastolan:
familientzat eta haurrentzat
sorpresaz eta irudimenez betetako gune bat, berdinen arteko sareak irekitzeko bide berrian.
Arteak zubiak eraiki zituen,
eta edertasunak, hitzik gabeko hizkuntza bihurtuta,
txoko bakoitza bihurtu zuen
begirada berriez mundua deskubritzeko leiho.
Goiza magia isil batez bete zen,
non ustekabeak bidea ireki zuen
eta irudimenak bere etxea topatu zuen
jolasaren eta emozioaren bidez.

Ikasturte honetan ere gure Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek aukera bikaina izango dute biziaren hastapenaren lekuko izateko. Arrautzak inkubagailuan sartu ditugu dagoeneko! Gutxiago falta da txita txikiak jaiotzen ikusteko....

DENAK DU BERE GARRANTZIA!
Pausoz pauso, beharrak azterturik, hezkuntza etapa guztietan ari gara azpiegiturak berritzen. Oraingo honetan Bigarrengo Hezkuntzaren txanda izan da. Oporraldia aprobetxatuz, DBH-ko ikasleen komunak berritu dira. Normalean, gusturik gabe egindako leku hotzak izaten dira espazio hauek. Gure ustez, ordea, espazio guztiek dute garrantzia: ikas eremu guztietan gustura egoteak ikasle eta irakasleen lan giroa hobetzen du eta, beraz, ikas prozesua eta eraginkortasuna ere hobetu egiten da.
Artea eta edertasunaren adierazpen guneak leku guztietan daudela pentsatzen dugu eta talentuen garapenera sustatzeko gunea izanik Zumaiena, askoek garrantzirik ematen ez dioten leku hauek ere balorean jartzea dugu helburu.
