Gorputza, pentsamenduaren gotorleku… 

Gorputza, pentsamenduaren gotorleku… 

Txiki-txikitatik gure haurren gorputzak prestatzen ditugu psikomotrizitate saioetan, pentsamendua modu egokian egituratzen hasteko. Mugitzen den gorputza pentsatzen duen burua delako.
JOLAS EREMU BERRIA

JOLAS EREMU BERRIA

Azken asteetan buru-belarri lanean aritu ondoren, ireki dugu Zumaienako jolas eremu berria. Jolas berriak eta elkartzeko guneak izateaz gain, landareak eta zuhaitzak ere landatu ditugu. Gune atsegin honetan jolasteko eta ikasteko espazioak sortu ditugu eta nola ez,...

Bat-bateko jolasa genetikoki errotutako mekanismo naturala da, jakin-mina pizten du eta plazer iturri amaigabea da. Jolasak, haurrari bizi duen errealitatea hobeto ulertzeko eta  moldatzeko ezinbestekoak diren gaitasunak eskuratzeko aukera ematen dio.

Ikasturtearen lehen egunetan, 3 urteko haurrak espazioa esploratzen eta deskubritzen ari dira egunez egun. Baina ez espazioa bakarrik… elkarrekin jolastea zein dibertigarria den ere deskubritzen ari dira. Hau da gozamena!

Ni zurekin, zu nerekin…. Udazkeneko giro goxoan ipuinek eskaintzen dizkiguten istorio liluragarriak elkarrekin deskubritzen…elkarrekin.

Eskolako lehen egunetan, basoan jolas librean aritzeko momentuak berreskuratu ditugu: elkarrekin hazteko, aske sentitzeko, besteekin konpartitzeko, ingurua behatzeko …momentuak.