Bat-bateko jolasa genetikoki errotutako mekanismo naturala da, jakin-mina pizten du eta plazer iturri amaigabea da. Jolasak, haurrari bizi duen errealitatea hobeto ulertzeko eta  moldatzeko ezinbestekoak diren gaitasunak eskuratzeko aukera ematen dio.

Ikasturtearen lehen egunetan, 3 urteko haurrak espazioa esploratzen eta deskubritzen ari dira egunez egun. Baina ez espazioa bakarrik… elkarrekin jolastea zein dibertigarria den ere deskubritzen ari dira. Hau da gozamena!

Ni zurekin, zu nerekin…. Udazkeneko giro goxoan ipuinek eskaintzen dizkiguten istorio liluragarriak elkarrekin deskubritzen…elkarrekin.

Eskolako lehen egunetan, basoan jolas librean aritzeko momentuak berreskuratu ditugu: elkarrekin hazteko, aske sentitzeko, besteekin konpartitzeko, ingurua behatzeko …momentuak.
IRAKURZALETASUNA ETA IDAZKETA PLAZERRETIK LANDUZ

IRAKURZALETASUNA ETA IDAZKETA PLAZERRETIK LANDUZ

Iraileko goiz-goizeko eguzkia, goizeko freskura, txori-hotsak… plazerretik egiten diren ekintzak hobeto barneratzen dira norberarengan. Izan ere, espazio eta une egokiak zaintzea ezinbestekoa da ikasleen arreta eta errendimendua bermatzeko. Yolanda Arrieta...