Zumaiena ikastolan, lanerako gogoa eta ilusioa iturri agortezina da. Lan eta gogo horrek, ordea, bidelagunak behar ditu ideiak benetako proiektu bilaka daitezen. Gaurkoan, Ekolaborategiaren bigarren fasearen inaugurazio ekitaldia izan dugu gurean, gure babesle izan diren Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren eta hezkuntza zen gizarte alorreko hainbat eragileren aurrean. Hidroponia proiektua aurkeztu diegu, beraiek emandako babesari esker etapa guztietako irakasle ta ikasleen artean garatzen ari garena. Mila-mila esker gure ikastolarekiko erakusten duzuen babesagatik.