Uda ostean, badator beste ikasturte berri bat. Udan zehar, urtero legez, ekintza ugari egin dira Ikastolako azpiegituretan. Kataluniatik kirola egitera etorritako ehundaka gazte, formakuntza saioak, kontzertuak… eta horrekin batera, azpiegituretan hobekuntzak egiten jardun dugu, ikasturte berrirako dena prest dugularik.

Urtero bezala, ilusioz ekingo diogu Ikasturte berriari. Ibilbide berri baten aurrean gauden honetan, ZUMAIENA HEZKUNTZA ESKAINTZA ABERASTEN jarraituko duten proiektuak aurkeztu eta martxan jartzea izango dugu helburu.

Beraz, ONGI ETORRIAK 2025/2026 IKASTURTERA!

Ongi etorriak ZUMAIENA IKASTOLARA!