Artearen eta edertasunaren ekarpena haurren garapenean…. 0-2 urteko bitarteko haurren eta familien arteko une goxo eta esanguratsua pasatako larunbatekoa, Oxford aretoan. Ahaztezina!
Azken asteetan LH 2.mailan Erronketan lanbideen inguruan lanean aritu gara eta gurasoak gonbidatu ditugu euren lanbideez hitz egitera. Atsegin handiz entzun ditugu beraien eguneroko kontuak eta bitxikeriak. Eskerrik asko!

Pasatako apirilaren 2an autismoaren eguna ospatu genuen Zumaienan.... marea urdinak tximeleta eta lore urdinez bete zituen bazterrak nonahi egun horretan. Eta gure eskolako argi izpi guztiak ere urdin bihurtu ziren.

"Egunsenti gorria,
txistuka trena,
amaren izerdia,
limoi laurdena,
zizta!, eztena,
mundua ez al da bost zentzumenena?"
(Uxue Alberdi)

Aste honetan, Hezkuntza Ministerioaren hizkuntza murgiltze programaz gozatzen ari dira 2. DBHko ikasleak. Zumaiena aukeratua izan da, aste oso bat Lugon, Carbelledon, programa honen lanketa egiteko. Helburu nagusia ingelesa lantzea izan arren, ba ditu beste helburu batzuk ere:
- Ingeleseko komunikazio-gaitasuna hobetzea.
- Ikasleen autonomia hobetzea.
- Estatuko hainbat eskola-ingurutako gazteen arteko elkarrekintza sustatzea.
Eta hauek guztiak, Zumaienako Hezkuntza Proiektua aberasten dute:
Disfrutatu esperientzia hau, oso aberasgarria da eta!!

LHko hezitzaileok Bertso eskolako Iñaki Gurrutxategaren eskutik, bertso jardunaldia jaso dugu. Oso interesgarria gure egunerokoan ikasleekin lantzeko.
