Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak sustaturik sortu zen (H)ABIAN 2030- GIZARTE ERALDAKETARAKO HEZKUNTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA. Estrategia horretan, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiek eta Donostiako, Bilboko eta Gasteizko Udalek hartzen dute parte, hainbat GGKE, erakunde eta ikastetxerekin batera.
Gizarte eraldaketarako hezkuntzaren Euskal Estrategia 2017.urtetik dago abian, eta aipaturiko erakunde desberdinen arteko ideia, proposamen eta ekintzak abian jartzea eta elkarlanean gizarteratzea du helburu.
Azken hilabeteotan 3 erakunde berri sartu gara ekimen honetan. Bi Gobernuz Kanpoko Erakunde eta gu, hezkuntza erakunde bezala. Aste honetan, batzordeko bileran hartu dugu parte lehen aldiz, Gasteizen.
Gizarteko erakunde desberdinen arteko elkarlana sustatuz, Zumaienako ikasleen hezkuntza aberasteaz gain, gizartean egiten dugun ekarpena zabaltzea dugu helburu.